Barakaldoko Helduentzako Hezkuntza Zentroa publiko eta doakoa da eta Eusko Jaurlaritzako helduentzako ikastetxe sarean dago. Ikastetxeak 1981eko urritik lanean dihardu. Gaur egun, bi eraikuntzatan lan egiten dugu, Arana Kaleko 26 zenbakian, eta La Paz Kalean z/g (Gurutzeta).
Goizez: 11:00etatik 12:30etara. Arratsaldez: astelehen eta ostegunetan: 17:00etatik 18:00etara.
Alhóndiga eraikinean Arana kalea, 26: 944374013 telefonoa 944374013 Lehen La Siebe eskola izandakoa Bake Kalea z/g Gurutzeta: 944903131 telefonoa Email. 014059aa@hezkuntza.net
Arana kaleko Alhóndiga zaharreko eraikinean, 26 zenbakian, zortzi ikasgela daude, ordenagailu-gela besteak beste, eta guztiak ikus-entzunezko euskarriekin hornituta. Erabilera anitzetarako espazioa ere badugu: liburutegia, liburu maileguak, etab.
Gurutzetako La paz z/g Kalean kokatutako eraikinean 8 ikasgela ere baditugu, horietako batek arbel digitala duena; ordenagailu-gela ere badago, eta liburutegia- ikasgela besteak beste.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Tituloaren lorpena edo ikasketen sakonketa.
Kultura orokorra sakondu, gaztelaniaz alfabetizatu eta Unibertsitatera zein Formakuntza Zikloetara sarbidea erraztea ditu helburu.
Plana urtero berrikusten da, gure ikastetxearen diagnostikoa eginez, gure Hizkuntza Proiektuaren osagarri gisa.Bere helburu nagusia irakurtzeko gaitasunaren garapena bermatzea da, ikasleak irakurtzen duena ulertzeko eta irakurtzeko zaletasuna areagotzeko gai izan daitezen.
Urtero, 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetatik gaur egunera arte,Hizkuntza Proiektua garatu dugu sentsibilizazio- eta diagnostiko-faseetan. Era berean, ebaluazio-irizpideak berrikusi dira. Gure Hizkuntza Proiektua, batez ere, alderdi metodologiko hauetan oinarritzen da:
Migratzaileen eskaera handia dela eta, pertsona bati dagokion mailara egokitzeko elkarrizketa batean datzan Harrera Plana daukagu. Goizeko eta arratsaldeko ordutegietan, Arana eta Gurutzetako egoitzetan, Aholkulariak eta irakasleek gauzatuta.
Ikasleen eskura dagoen informatika-gela
Gure liburutegia birmoldatze-prozesuan dago, 2017/18 ikasturtetik egiten ari diren eta gaur egun amaitu ez diren obrak direla
Gure ikastetxekoak diren edo izan diren ikasle eta ikasle ohiek osatzen dute PUXIRRI elkartea. Helburu nagusia ikasgelatik kanpo espazio bat sortzea da, non ikasleek harremanak izango dituzten, esperientziak trukatuko dituzten eta beren intereseko jarduerak antolatuko dituzten. Kuota bat ordaintzeak deskontuak dakartza txango eta jardueretan. http://asociacionpuxirri.blogspot.com/
Ikastetxeak aholkurari bat dauka ikasleei beren ibilbide akademikoan eta profesionalean aholkuak eta laguntza emateko. Ikasleei arreta emateko ordutegia: - Astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara. - Asteartea, 11:00etatik 12:00etara. - Asteazkenetan bi astetan behin, 12:00etatik 13:00etara.
Alhóndiga eraikinean Arana kalea, 26: 944374013 telefonoa 944374013 Lehen La Siebe eskola izandakoa Bake Kalea z/g Gurutzeta: 944903131 telefonoa Email. 014059aa@hezkuntza.net